Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak zuzeneko laguntzak emango dizkie garraiolari autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) COVIDaren krisiak eragindako zorpetzea murrizteko. Zerga-egoitza EAEn izanda moduluen sistemaren bidez tributatzen duen autonomo bakoitzak gehienez 3.000 euro jasoko ditu 2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratuek eragindako zorrak ordaintzeko, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortu badira eta oraindik ordaindu gabe baldin badaude.
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan. Eskaera bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, elektronikoki aurkeztutako azkena bakarrik hartuko da kontuan.
Honako hauek dira autonomoak bete beharreko baldintzak: 2019ko eta 2020ko ekitaldietan garraio-jardueran aritu izana eta eskaera aurkezten den egunean horretan aritzea, egoitza fiskala EAEn izatea, banakako enpresaburua, profesional autonomoa edo PFEZko errentak esleituta dituen erakundea izatea eta 2019an edo 2020an araubide sinplifikatuan edo baliokidetasun-errekarguaren (BEZ) araubide berezian tributatzea.
Interesatuek laguntzaren edukiari buruzko informazio gehiago jaso edo kontsultak egin ditzakete 945017700 telefono-zenbakian, edo, bestela, helbide elektroniko honetan: laguntzakcovid@euskadi.eus
Honako helbide honetan egin daiteke eskaera: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/autonomoei-enpresaburuei-eta-profesionalei-eta-enpresei-sektore-pribatuaren-kaudimenari-laguntzeko-eta-zorpetzea-murrizteko-zuzeneko-laguntzak/web01-tramite/eu/