A636 Peajerik Ez plataformarekin batera Urretxu-Zumarragan
Deskargan Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri duen bidesariaren aurkako protesta egingo dute Hiru sindikatuak eta A-636 Beasain-Bergara Peajerik Ez plataformak, larunbatean, hilaren 12an, Urretxu eta Zumarragako kaleeetan zehar, goizeko 11:00etan bi herriak lotzen dituen Pirulotik hasita.
1 Bidesarien inguruan jarrera argia du Hiruk. Agintariek joera dute azken aldian, zakua zerga berriekin betetzeko, esaterako bidesarien bidez. Ikusi dugu nola 2018an kamioei Gipuzkoan, N1ean eta A15ean, bidesaria jarri zitzaiela gero epaitegiek baliogabetu zuten arren. Hiruren ustez, errepideak ondasun publikoak dira, denok erabiltzen ditugunak eta publikoki, zergekin jasotakoaren bidez, konpondu beharko liratekeenak. Ez da zilegi, erabiltzaile batzuei konponketa kargatzea.
2 kasu konkretu honetan ikusten dugu berriro garraiolariak zigortzen direla. Beasain eta Bergara artean, Deskargan, A636 errepidean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri duen bidesariak garraiolariei eragingo die bereziki; bikoitza ordainduko dute, turismoekin alderatuta, 5 euro kamioiek, 2,53 euro autoek eta ez dute ibilbide alternatibo bat erabiltzeko aukerarik izango, Deskarga mendateko errepide zaharretik zirkulatzea debekatuta baitute kamioiek.
3 Betikoa, garraiolariak gizartearentzat ezinbestekoak direla diote agintariek, behar beharrezkoa den lana egiten dutela, baina, gero benetan, ez dituzte babesten, beste karga bat gehitzen zaie, bidesaria, jakina denean bezeroei tarifak igotzeko zailtasun handiak dituztela.