Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Deskargako bidesariaren aurkako protesta larunbatean, 2an, Urretxu-Zumarragan

Garraiolari autonomoen Hiru sindikatuak eta A-636 Beasain-Bergara Peajerik Ez plataformak manifestazioa egingo dute Urretxu eta Zumarraga kaleetan, apirilaren 2an, larunbatean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Deskargan jarrita daukan bidesariaren aurka. Manifestazioa bi herriak lotzen dituen Pirulotik abiatuko da goizeko 11: 00etan.

Aldundiak berdin jarraitzen du, zakua bete nahi du bidesarien bidez dirua bilduta. Horren aurrean, Hiruk jarrera argia du, errepideak guztiok erabiltzen ditugun ondasun publikoak baldin badira, eta garraiolariak zerbitzu publikoa egiten badute, finantzaketa ere publikoa izan behar dute. Eta Deskargako kasu konkretuan, ikusten dugu berriz ere garraiolariak zigortzen direla: kamioiek bikoitza ordaintzen dute, ez dute deskonturik eta ezin dira Deskarga mendateko errepide zaharretik ibili. Agintariek asko hitz egiten dute garraiolariek egiten duten zerbitzu publikoaz eta funtsezko lanaz, baina gero ez dituzte bultzatzen ez babesten eta, are gehiaago, zigortu egiten dituztela esango genuke. Bidesariak dira horren adibide garbiena.

Manifestazioa
Larunbata, apirilak 2, goizeko 11.00etan
Urretxu-Zumarragako Pirulotik abiatuta
A636 Beasain-Bergarako bidesariari ez