Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Elkarretaratzea Iruñean, goizeko 11.00etan, garraiolarien lan istripuak salatzeko

Hiru, LAB, ESK, STEEILAS, CGT eta EHNE sindikatuak, asteartean, maiatzaren 9an goizeko 11.00etan Iruñean elkartuko dira, San Ignacio kalean, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, aurreko astean Santacaran hil zen Caparrosoko garraiolaria omendu, lan baldintza kaxkarrek ondorio latzak dituztela salatu eta kasu okerrenetan heriotzak eragiten dituztela gogoratzeko.  

59 urteko garraiolaria hil zen ostiralean goizaldean bere ibilgailua iraulita. Aipagarria da gidariaren adina eta istripua gertatu zen ordua. Goizaldeko 2.00etan lanean ari bazen, segur aski, bezeroaren presaren eta berari eragindako presioaren ondorio izango zen.

Sindikatuen elkarretaratzea
Iruñeko San Ignacio kalean, Nafarroako foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, 
Maiatzak 9an asteartean goizeko 11.00etan
Lan istripuz hildako garraiolariaren istripuaren eta sektoreko prekaritatearen salaketa