Kalera aterako dira euskal sindikatuak, abenduaren 20an Donostian aurrena eta urtarrilaren 7an Bilbon, ‘Etxera bidea gertu!’ lelopean, euskal presoen aurkako salbuespen neurriak salatu eta etxera hurbiltzeko aldarrikapenarekin. “Autonomia kalea betetzera goaz” izango da bi ekimenen helburua.
‘Etxera bidea gertu!’ leloak bi zentzuak ditu, batetik euskal presoak etxetik gero eta gertuago daude eta, bestetik, herritarrok ere, oro har, etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu, prest, alegia. Borroka horretan aurrera pausuak eman badira ere, oraindik euskal presoekiko salbuespen neurriak ez dira erabat kendu, eta azken ahalegina egiteko prest dira euskal sindikatuak ere, esan bezala abenduaren 20an Donostian, bide batez urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziorako deialdia luzatuz.
ETXERA BIDEA GERTU lelopean, Gipuzkoako gehiengo sindikalak mobilizazioa iragarri du Donostian. AUTONOMIA KALEA BETETZERA GOAZ!! Abenduak 20 12:00 Easo Plazatik
Elkarrizketa; https://gipuzkoa.hitza.eus/2022/12/02/abenduaren-20an-presoen-alde-bat-egingo-dute-sindikatuek/…
#langileokerebideagara #EtxeraBideaGertu #urt7bilbora