Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraio gaikuntza eta baimenak berritzeko ikastaroak Hiru sindikatuaren bulegoetan

ADR eta CAP ikastaroak eskaintzen ditu Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak Lasarte-Oriako eta Langraitz-Okako egoitzatan. 

Lasarten maiatzean CAP tituluari buruzko ikastaroa emango da, GGA (CAP) titulua berritzeko maiatzaren 7, 8, 14, 15 eta 21ean, Lasarte-Oriako bulegoan.

Langraitz-Okako bulegoetan apirilean eta maiatzean zehar, GGA titulua berritzeko ikastaro bat emango da apirilaren 23, 24 eta 31n, eta maiatzaren 1 eta 7an. Beti bezala 5 eguneko ikastaroa izango da.

Interesatuek sindikatuarekin harremanetan jarri eta izena eman dezakete Hiruk Lasarte-Orian, Lanbarrenen, Langraitz-Okan, Larrabetzun eta Galarren dituen bulegoetako edozeinetan.