Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolari baten istripua eta heriotza salatuko dute euskal sindikatuek Gasteizen

ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta ENHE sindikatuek elkarretaratzea egingo dute berriro garraiolari baten lan-istripua salatzeko. Kasu honetan, jatorri portugaldarreko garraiolari bat hil zen aurreko astean, arrazoi ez traumatikoengatik, Araian (Araba). “Lan-istripu gehiagorik ez, prekarietateak hil egiten du” leloarekin, ostiralean goizeko 11.00 egingo dute protesta sindikatuek Gasteiz hiriburuko erdigunean, posta kaleko 9. zenbakian, Arabako enpresen SEA elkartearen egoitzatik hurbil, garraiolariaren heriotza salatzeko. 

Aurten dagoeneko 9 garraiolari hil dira Euskal Herriko errepideetan, guztira, 62, lan-istripuetan. Estatistika latz horren aurrean, euskal sindikatuek elkarretaratzea egin dute zorigaiztoko istripu bat gertatu den bakoitzean, prekarietateak hil egiten duela salatzen duen pankartari helduta. 

Horrelakoetan, sindikatuek gogor salatu dute Administrazioa garraiolarien lan-istripuen estatistikak murrizten saiatzen dela, behin eta berriz, gertaerak heriotza natural edo errepideko ezbehar gisa hartuta. Horrelako ezbeharrak eta lan-istripu gehienak, zalantzarik gabe, lan-baldintza kaskarren ondorio dira sindikatuen ustez.

Azken finean, gero eta estuagoa da garraiolariaren lana, bizimodua aurrera ateratzeko sektorean diren zailtasunen, azpikontratazioen, lan jardunaldi luze eta estuen edota enpresek eragindako presa eta presioen ondorio dira gertaera hauek. Estresak arazo kardiobaskularrak sortzen ditu eta, beraz, horrelako gaitzek garraiolariengan duen eragin handia, kontuan izan beharko litzateke osasun-politiketan eta laneko prebentzioan. 

Lan Istripu gehiagorik ez, prekaritatea hiltzailea

Elkarretaratzea

ostiralean, hilak 14
goizeko 11: 00etan
Gasteizko Posta kaleko 9. zenbakian.