Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Hiruk Eusko Jaurlaritzak autonomoentzat eskaintzen dituen laguntzak ez direla nahikoak salatzen du

Eusko Jaurlaritzak autonomoentzat eskaini dituen laguntzak publizitate-eslogan bihurtu dira, beren kontura diharduten langileek benetan dituzten beharrei erantzun baino gehiago. Zenbatekoa ez da inondik inora nahikoa, eta iristen diren lehenek bakarrik izango dute zerbait jasotzeko aukera. Ez dira kontuan hartzen sektore bakoitzak fakturazioari dagokionez izan ditzakeen zehaztapenak, autonomo guztiak parekatuz; ez dira eskatzaile guztien kasuak kontutan hartu eta baloratzen, iristen den lehenak eramaten du.

 

Eusko Jaurlaritzak urratsak eman beharko lituzke autonomoei laguntzeko, kasu askotan kobratu gabe ordaintzen ari baitira eta beste askotan diru-sarrerak nabarmen jaitsi baitzaizkie. Administrazioak garraioa nahi du, baina beste behin ere Euskal Herriko garraiolari autonomoetaz ahaztu da.