Hiru, Euskal Herriko garraiolari autonomoen sindikatuak ez-ohiko batzarra burutuko du datorren larunbatean, martxoaren 12an, goizeko 10.00ean hasita, Altsasuko Iortia kultur guneko aretoan. Bi gai jorratuko dira, garraio sektorearen egoera larria eta horren aurrean Euskal Herriko garraiolari autonomoek hartu beharreko erantzuna. Jakina da martxoaren 14tik aurrera greba deitu duela Garraioaren aldeko Plataformak. Aurreko larunbatean, martxoaren 5ean Plataformak deituta bilera egin zen Madrilen, eta gauzak aldatzen ez baldin badira hilaren 14tik aurrera greba egitea erabaki zuten. Hiruko ordezkariak izan ziren Madrileko bileran.
Gai ordena
1.- Garraiolaren egoera jasanezina
2.- Garraiolari autonomoen antolaketa eta erantzuna