Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Kamioiek debekatuta dute astelehenera arte Erkidegoan ibiltzea, Frantzian jai delako


7,5 tonatik gorako masa duten kamioi astunek ezin izango dute euskal errepideetan zirkulatu astelehenean maiatzaren 28an gaueko 22.00ak arte; izan ere, egun hori, Mendekoste astelehena, jaieguna da Frantziar estatuan. Mugaz gaindiko garraioetan asteburuan diren murrizketa horien berri eman dute Trafikoko arduradunek.  

Muga zeharkatzeko asmoa duten garraiolariek ezin izango dituzte ordorengo errepideak erabili:  AP8, Iparralderako noranzkoan, Erletxeetatik (104 kilometro puntutik); A15, Donostiarako noranzkoan; N121A, Irunerako norabidean; N1, Frantziarako noranzkoan, Etzegarate (406 kilometrotik); A1, Iparralderako noranzkoan, Burgoserako mugatik Gasteizeraino (352 kp); AP1, Eibarrerako noranzkoan, Etxabarriko ordainlekutik (102.7 kp); GI20 eta GI636, Iparralderako noranzkoan, eta GI11, Donostiarako noranzkoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.trafikoa.euskadi.eus web orria edo deitu trafikoari buruzko 011 telefono zenbakira, edozein momentutan 24 orduz martxan dago eta.