Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Kamioientzako bidesaria Gipuzkoan, garraiolariok aldizkariaren gai nagusia


Garraiolariok aldizkariak Gipuzkoako kamioiek ordaintzen dituzten bidesarien arazoari heltzen dio bere azken alean: batetik, Hiruk maiatzaren 15ean egindako urteko batzarrean eztabaida gai nagusia izan zen, eta, bestetik, ekainaren 2an, sindikatuko ordezkariek salaketa bat aurkeztu zuten Donostiako epaitegian, epaileak erabaki dezan BIDEGI eta gobernuko arduradunen jardunean deliturik dagoen ala ez; izan ere, duela zenbait hilabetetik hona, bidesariak kobratzen ari dira epaitegiek bertan behera uzteko agindu badute ere; eta, gainera, 2018ko urtarriletik bidegabeki kobratutakoa itzultzeko ere ez dute asmorik, argi esan dute epaitegietatik datozen eskaerak soilik onartuko dituztela. 

Beste gai interesgarri batzuk ere jaso ditugu aldizkarian, hala nola Bizkaiko Foru Aldundiko buruzagiek Zaldibarren erorketa hilgarriaren erantzukizun politikoak beren gain hartzeko egindako eskaera, kamioien prezioak hitzartzeagatik marken aurka egindako lehen epaiketa, epaiaren zain geratu zena, eta Lituanian kokatutako enpresa handiek kontratatutako Europatik kanpoko gidarien egoera kaskarra.
Beste albiste interesgarri batzuk, garraiolarien iritzia, 2021erako aseguruen prezioak, denbora-pasak,…

Beste hainbat albiste, garraiolarien iritzia, abokatuaren txokoa, 2021erako Hiruren aseguruen prezioak, denbora-pasak eta abar. 

Garraiolariok111 PDFan

Aurreko zenbakiak

Garraiolariok110 PDFan

Garraiolariok109 PDFan

Garraiolariok108 PDFan

Garraiolariok107 PDFan

Garraiolariok106 PDFan