Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Korrika: apirilak 10 igandea, goizeko 7.30etan, Rekaldetik Añorgara

Hiru sindikatuak bat egin du 22. Korrikarekin eta garraiolariek bi aukera izango dituzte, azken egunean, apirilaren 10ean Donostia inguruan, Korrikan parte hartzeko. Igandean, eguerdian bukatuko da Korrika Donostian, eta, hain juxtu, hiriburuko lehen kilometroa egingo du Hiruk Rekalde eta Añorga artean. Ondoren bost orduz hara eta hona ibiliko da esan bezala Donostia hiriko auzo ezberdinetan. Amaieratik gertu euskal sindikatuek Gros auzoan Nafarroa Hiribidean hamabiak eta laurdenetan jasoko dute testigua eta euren kilometroa egin. Hor bigarren aukera garraiolariek parte hartzeko.

Hiruk bere kilometroa goizean goiz burutuko du Rekalde auzoko biribilgunetik, Añorga auzoko lehen biribilgunera. Goizeko 7.30ak aldera sartuko da Hernanitik Donostiara Korrika igandean 10ean goizean goiz: 7:37etan egingo dute kilometroa garraiolariek Rekalde auzoko biribilgunetik Añorga auzoko lehen biribilgunera bitartean. 2525. kilometroa da Hirurena, Donostiako lehenengoa. Sindikatuko kide guztiak daude gonbidatuta, goizeko 7.15etan elkartuko gara Rekalden, Korrikari itxaroteko. 

Egun berean gero Donostian, amaieratik gertu beste kilometro bat hartu du Hiruk beste sindikatuekin batera. 2570.ena izango da, Gros auzoan, bukaeratik kilometro gutxira, hamabiak eta laurdenetan, gutxi gorabehera. Zehatz mehatz, Nafarroa hiriburuan izango da 12.18etan,  Jose Maria Soroa kalearekin bidegurutzean, bukaeratik gertu. 

Urte beteko atzerapenarekin 2022an egingo da 22. korrika apirilaren 31tik apirilaren 10era Amurrio eta Donostia artean. Beste hiriburuetan ere parte hartu du Hiruk Korrikan beste sindikatuekin batera.