Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Korrika: apirilaren 10ean igandean goizeko 7.30ean Rekaldetik Añorgara

22. Korrikan azken egunean ere parte hartuko du, Donostia inguruan, Hiru garraiolarien sindikatuak. Apirilaren 10ean eguerdian bukatuko da Korrika Donostian, hain juxtu, hiriburuko lehen kilometroa egingo du Hiruk eta ondoren bost orduz hara eta hona ibiliko da esan bezala Donostia hiriko auzo ezberdinetan. Hiruk osatuko duen kilometroa, Rekalde auzoko biribilgunetik, Añorga auzoko lehen biribilgunera doana izango da. 

Goizeko 7.30ak aldera sartuko da Hernanitik Donostiara Korrika igandean 10ean goizean goiz: 7:37etan egingo dute kilometroa garraiolariek Rekalde auzoko biribilgunetik Añorga auzoko lehen biribilgunera bitartean. 2525. kilometroa da Hirurena, Donostiako lehenengoa. Sindikatuko kide guztiak daude gonbidatuta, goizeko 7.15etan elkartuko gara Rekalden, Korrikari itxaroteko. 

Egun berean gero Donostian, amaieratik gertu beste kilometro bat hartu du Hiruk beste sindikatuekin batera. 2570.ena izango da, Gros auzoan, bukaeratik kilometro gutxira, hamabiak eta laurdenetan, gutxi gorabehera. Zehatz mehatz, Nafarroa hiriburuan izango da 12.18etan,  Jose Maria Soroa kalearekin bidegurutzean, bukaeratik gertu. 

Urte beteko atzerapenarekin 2022an egingo da 22. korrika apirilaren 31tik apirilaren 10era Amurrio eta Donostia artean. Beste hiriburuetan ere parte hartu du Hiruk Korrikan beste sindikatuekin batera.