Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2858

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/operations.class.php on line 2862

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /usr/www/users/apachek/hiru/wp-content/plugins/revslider/includes/output.class.php on line 3708
Korrika: HIRUren kilometroa igandean 10ean goizeko 7.30etan Rekaldetik Añorgara | hiru euskal garraiolarien sindikatua

Korrika: HIRUren kilometroa igandean 10ean goizeko 7.30etan Rekaldetik Añorgara

Hiru, garraiolarien sindikatuak azken egunean parte hartuko du 22. Korrikan Donostian bukatuko da apirilaren 10ean eguerdian eta aurretik, goizean goiz, 7:37etan egingo dute kilometroa garraiolariek Rekalde auzoko biribilgunetik Añorga auzora bitartean. 2527. kilometroa da Hirurena. Goizeko 7.15etan elkartuko gara Rekalden, Korrikari itxaroteko. Afiliatu guztiak zaudete gonbidatuta. 

Egun berean gero Donostian, amaieratik gertu beste kilometro bat hartu du Hiruk beste sindikatuekin batera. 2570.ena izango da, bukaeratik kilometro gutxira 12.18 minutuan Nafarroa hiribidean, Hurkoa Eguneko zentroaren parean. Guztira 2.575 km. dira eta beraz bukaeratik gertu izango da. 15 minutu lehenago pasatuko dira petoekin. 

Aurretik, beste hiru hiriburuetan ere parte hartuko du Hiruk, beste sindikatuekin batera. Gasteizen 343. kilometroa izango da, apirilaren 1ean Legutioko atea/ Kalonjeen zidorra kalean, 20:00etan; Iruñean 537. kilometroa dagokigu, apirilaren 2an Donibane auzoan 12:41ean. Bilbokoa, 1.629. kilometroa izango da, Elkano eta Poza kaleen artean, Unamuno BHI eskolan, apirilaren 6an gaueko 22.46an. 

Urte beteko atzerapenarekin 2022an egingo da 22. korrika martxoaren 31tik apirilaren 10era Amurrio eta Donostia artean.