Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

N1 errepidea larunbat gauean itxi egingo dute bidesaria kobratzeko arkupea jartzeko

Larunbata irailaren 10ean gauerditik 11 igande goizeko seiak bitartean erabat itxiko dute N1 errepidea Tolosa parean bidesaria kobratzeko arkupea jartzeko. 

Bide Azpiegituretako Foru Departamentuak jakinarazi duenez, itxiera igande honetako, irailak 11, 00:00etatik 06:00etara izango da, 1,3 kilometroko tarte batean, N1aren 433 (Tolosa-Azpeitia) lotura eta 434 (Tolosa-Ibarra-Lizartza)  loturaren artean.

Ordezko ibilbide gisa, Irungo noranzkoan doazen ibilgailu arinak 433 irteeratik desbideratuko dira Tolosarantz, N1  zaharretik, suhiltzaileen parkeko biribilgunearen parean autobiara itzultzeko. Gasteizerantz doazenek 434. irteera erabili beharko dute eta ibilbide bera egin kontrako noranzkoan. Desbideratzeak seinaleztatuta egongo dira.
Arkupe horren ondoren Lasarte Oriakoa altxatzea aurreikusten da, urriaren erdialdean, N1 errepidean, eta, azaroaren amaieran, Belabietakoa, A15 autobian.

Arabatik edo Nafarroatik Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailu astunek Etzegarate saihestu beharko dute, eta A10 eta A15 errepideak aukeratu beharko dituzte Andoaineraino iristeko. Gipuzkoatik Araba eta Nafarroara doazenek A15 errepidea hartu beharko dute Andoainen eta ibilbide bera alderantzizko noranzkoan egin. Ap8/Ap1 autobidetik ere joan daitezke. Kamioiak eten-guneetara hurbiltzen badira, inguruan egon beharko dira dira lanak amaitu eta pasabidea prestatu arte.

Itxiera iragarrita egongo da N1, A15, Ap8, Ap1, GI20 eta A636 errepideetako paneletan. 

Lau arkupeetatik bigarrena
Jarriko den arkupe berria lau arkupetik bigarrena da. Azpiegitura honek Etzegaraten, Ordizian, Andoainen, Astigarragan edo Beasainen daudenen ezaugarri berberak izango ditu. Ia 30 metroko luzera eta 16 tonatik gorako pisua duen egitura da. “Matrikulak irakurtzeko eta ibilgailuaren jarraipena egiteko hamabi kamera izango ditu argi infra-gorriarekin, sei noranzko bakoitzean, eta hamabi antena TAGak irakurtzeko, sei noranzko bakoitzean ere. Era berean, sei laser-detektagailu izango ditu, hiru noranzko bakoitzeko, ibilgailuak bolumenaren arabera sailkatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Arkupe horren ondoren Lasarte Oriakoa altxatzea aurreikusten da, urriaren erdialdean, N1errepidean, eta, azaroaren amaieran, Belabietakoa, izen bereko tunelaren parean, A15 autobidean.