Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

N1 errepidean zirkulazioa erabat moztuko da ostiralera arte gauez Andoainen

Gipuzkoako Foru Aldundiko trafiko arduradunek iragarri dutenez, N-1 errepidea gauez itxi egingo dute Andoainen, 448.5 eta 451.0 kilometroen artean, otsailaren 9ra arte. Esan bezala aste osoan zehar N1eko zati hau erabat itxita egongo da Irungo noranzkoan, Andoain eta Lasarte artean gaueko 22:00etatik goizeko 06:00ak arte, gutxienez otsailaren 9ra ostirara arte. Asteburuan ez da murrizketarik egongo, eta egotekotan hurrengo astean. Dena den, printzipioz, ostiralerako bukatzea espero dituzte bide lanak. 

Arduradunek Donostiara joateko asmoa dutenen gidariei A-15 errepidea erabiltzeko gomendatu diete. Desbideratzeak seinaleztatuta egongo direla ere adierazi du Aldundiak. Interesatuek informazio gehiago jaso dezakete 011 telefonoan, @trafikoaEJGV sare sozialetan eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunean.