Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Santu Guztien zubirako zirkulazio-murrizketak

Trafikoko arduradunek jakinarazi dutenez, 7,5 tonatik gorako kamioiek zirkulatzeko zenbait murrizketa berezi izango dituzte Santu Guztien zubian urriaren 28 eta 29an eta azaroaren 1ean Bizkaia eta Kantabria arteko errepidetan, konkretuki, A8 eta N634 bideetan, ostiral arratsalde eta larunbat goizean Kantabriarako noranzkoan eta asteartean Bilborakoan. Horrela, 7,5 tonatik gorako ibilgailuek debekatuta izango dute Kantabria aldera joatea, ostiral arratsaldean 17:00etatik 19:00etara eta larunbat goizean 11:00etatik 14:00etara A8 errepidean 119,5 kilometrotik aurrera eta N634 errepidean 107 kilometrotik aurrera (Bilbo).

Azaroaren 1ean, asteartean, beste norabidean izango dute debekatuta 7,5 tonatik gorako ibilgailuek,  arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara: A8an ezin izango dute zirkulatu Bilborako noranzkoan, Kantabriako mugatik 119.5 kilometro-punturaino, ezta N634 errepidean ere, bi norabideetan, 107. kilometro-puntutik (Bilbo) Kantabriarako noranzkoan eta Kantabriako mugatik Bilboraino, alegia.

Bestalde, larunbatetik iganderako gauean N1 errepidea itxita egongo da Lasarte-Oria parean, ordainlekua kobratzeko arku berria jartzeko lanak direla eta. Errepidea bi norabideetan itxita egongo da urriaren 29ko gaueko 22:00etatik urriaren 30eko goizeko 6:00etara, N1 errepideko 450 eta 453 kilometroen artean (Lasarte-Oria).

Ibilgailu astunek A15 errepidea erabili beharko dute norabidearen arabera, Bazkardo-Andoain aldean N1eko 447. Kilometroko lotunetik eta Astigarragan Ap8aren 19. Kilometrokoarekin. Itxita egongo den tokira bertara iritsiko diren kamioiak mozketaren inguruan geldituaraziko dituzte, Bidegik jakinarazi duenez. Ibilgailu arinak Lasarte-Oriako hirigunetik desbideratu ahal izango dira.

N634, AP8 (24. irteera, Bilborako noranzkoan), GI2132 eta GI11 bideek Andoainerako noranzkoan dituzten sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat. Interesdunek informazio gehiago jaso dezakete 011 telefonoan, sare sozialetan (@trafikoaEJGV) eta www.trafikoa.euskadi.eus webgunean.