Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Bideko Bizkaia: hornitegi berria Larrabetzun

Bidekok etorkizunerako pauso berriak eman nahi ditu eta horregatik hornitegi berri bat irekiko da Larrabetzun (Bizkaia). Datorren hilabeteetan lanei hasiera emango zaie eta urte bukaera baino lehen hornitgi berriari ongi etorria ematea espero dugu. Langraitz, Galar eta Oiartzunen bezala, Larrabetzun ere Hiruk bulegoa izango du, afiliatuek hara joateko aukera izango dutelarik ohikoak diren zerbitzuak erabili ahal izateko.

Bidekok Bizkaian egingo duena apustu garrantzitsua izango da, izan ere kooperatibaren nahia, hasiera hasieratik, garraiolariei erregairik onena preziorik onenean ematea izan baita beti eta erabaki honen bitartez, zerbitzu hori era zabalagoan ematea izango da.

Denbora luzean egindako negoziaketen ondorioa izan da Larrabetzukoa. Orain, beste lan bat hasten da: obrak ahalik eta azkarren eta ondoen egin garraiolariei zerbitzua ahalik eta azkarren ematen hasteko. Lehen adierazitako moduan, Hiruren afiliatuek elkartze lekua izango dute Bizkaian berriz ere, sindikatuak ematen dituen ohiko zerbitzuak bertan jasotzeko aukera izango dutelarik.