Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Peajeen aferan Aldundiaren aurka jarritako salaketaren artxiboa errekurritu du Hiruk

Hiruko ordezkariek azaroaren 29an aurkeztu zuten erreklamazio sorta bat Bidegin.

Hiru garraiolari autonomoen sindikatuaren ustez, Donostiako epaitegiak argudio okerrak erabili ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Bidegiko arduradunek tribunalek baliogabetutako bidesariak kobratzen jarraitzeagatik erantzukizunik duten erabakitzerako orduan eta helegitea aurkeztu du Donostiako Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiaren erabakiaren aurka. Epai horren arabera salaketetan ez da arau-hauste penalik antzeman, Hiruk salaketa jarri zuen egunean arauak baliogabetzen zituzten auzitegien epaiak irmoak ez zirelako. Sindikatuaren zerbitzu juridikoen ustez, epaiak irmoak ziren, eta, beraz, baliorik gabeko argudioetan oinarritu da epaitegia. 

Beraz, errekurtsoa jarri du Hiruk epaitegiak erabilitako argudioak ez direlako egiazkoak. Donostiako epaitegiak ez du delitu penalaren zantzurik ikusi Bidegiko eta Aldundiko arduradunen jardunean, esan bezala, N1 eta A15 errepideetako kamioiei bidesariak ezartzeko eta kudeatzeko foru arauak baliogabetzen zituzten epaiak ez betetzeagatik. Une horretan irmoak ziren edo ez dago auzian. Euskadiko Auzitegi Gorenaren lehen epaia, berretsi egin zuen Madrileko Auzitegi Gorenak eta bigarren epaia ez zuen tramitera onartu.

Era berean, sindikatuak argitu nahi du ez dela Aintzane Oiarbideren aurkako eraso pertsonalik izan. Diputatuaren jarrera kritikatu du, honek bidegabeki Hiruko garraiolarien aurka jo duelako eta eraso pertsonala leporatu dielako, “bai diputatuari bai bere inguruari kalte pertsonal konponezina eragiteko asmoz, horretarako akusazio bidegabeak, funtsik gabekoak eta erabat neurrigabeak erabiliz». 

Salakeeta jartzean ez zen eraso pertsonalik izan; izan ere, Hiruk epaitegiari eskatu zion iker zezala Bidegiko eta Aldundiko arduradunen deliturik ote zegoen, bidesaria baliogabetzen zuten epai judizialak errespetatzen ez zituztelako, baina, izenik eta abizenik jarri gabe. Epaileak berak erabaki zuen ikerketa abiatzea, prebarikazioa egon ote zen jakiteko.

Aintzanek bidegabeko akusazioez, funtsik gabekoez eta neurriz kanpokoez hitz egiten du; bere iritzia da. Hiruk, aldiz, arduragabetzat jotzen du Bidegik hilabeteetan bidesaria kobratzen jarraitu izana, foru-arauak baliogabetzeko auzitegien epaiak ezagututa». Eta jarrera arduragabea izaten jarraitzen du, ez dituelako 2018ko urtarriletik modu irregularrean kobratutako kopuruak automatikoki itzultzea. Administrazioarekin egiten diren kudeaketa ia guztiak telematikoki egiten dira gaur egun, bidesarien itzulketa izan ezik. Garraiolariek ordaindutako bidesarien zerrenda egin behar izan dute eta epaitegian salaketa jarri irregularki kendu zitzaiena kobratzeko. Aldundiak automatikoki kobratu zituen kopuru horiek, eta datu guztiak ditu ofizioz itzultzeko.