HIRU, garraiolariok errepidean bidelagun

HIRU sindikatua gara, garraiolarien eta errepideko gidari guztien bidaideak.

Garraiolariok elkarren babesean bidaide izateko gaude hemen: aholkularitza integrala eman, tramitazio zerbitzuak eskaini, seguruen ordainketak murriztu, formakuntzarako ikastaroak bideratu,…

Hamasei urte geroago, hemen jarraitzen dugu, garraiolarion alde lanean.  Lortutakoa babesteko eta lortzear gaudenaren alde egiteko.  Gaur egun,

baina, hori baino gehiago dagokigu. Gainerako gidari eta  erabiltzaile guztiekin partekatzen dugu errepidea. Gure eguneroko lana euskal gizarte osoaren garapenaren mesedetan egitea dugu helburu.

Gure lantokian, errepidean, gizartearen gehiengoa dugulako bidaide. Eta

denok behar ditugulako errepide seguruagoak. Etorkizunera begira eraikitako errepideak merezi ditugu guztiok.  Elkarrekin eta aurrera begira goaz. Garraiolarion eskubideen defentsa eta borroka sindikaletik harago, bidaide garen guztion artean eraikiko ditugu etorkizuneko errepide horiek: kalitateko erregaiak prezio onean eskuratzea, puntu arriskutsuak konpontzea, deskantsurako gune seguruak izatea…

Sindikatu bezala, gure afiliatuen eskubideen alde lan egiten jarraituko dugu, eta lan horrekin gidari guztien eta gizarte osoaren onura bilatuko dugu. Gure ikurra baita errepidearen gaineko jakintza eta kultura: errepide kaskarren identifikazioa, arriskuen murrizketa, trafikoaren egoera, istripuen zaintza…

Errepidean egiten dugu lan, eta geu gara lehenengoak errepideen egoeraz jabetzen. Lehenenegoak izango gara informazio hori jasotzen, zabaltzen eta gidari guztiok babesten ere. Gure lantokitik, errepidetik, gidari guztion duintasuna defendatuz. Langileen eskubideak borrokatuz, etorkizuneko errepideetara garamatzaten zerbitzuak antolatuz eta gizarte osoaren garapena zainduz.

HIRU. Garraiolariok errepidean bidelagun.