Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Sei hilabete gehiagotan jasoko du gasoila ordaintzeko laguntza garraiolariak

Gasolioa ordaintzeko eta azken hilabetetan izan duen igoeraren ondorioak arintzeko erregai litroko 20 xentimoko laguntza kentzea erabaki du Madrilgo Gobernuak eta soilik garraiolariei ordainduko die 2023 urte berri hasieran. Beste sei hilabetez luzatu die garraiolariei laguntza-hobari hori: litroko 20 zentimo emango dizkiete martxoaren 31ra arte, eta litroko 10 zentimo ekainaren 30era arte. Gas naturalarekin funtzionatzen duten ibilgailuek 27 eta 14 zentimoko deskontua izango dute gehienez, hurrenez hurren.

Garraiolariei gasolioa ordaintzeko eman zaien laguntza 2023ko ekainaren 30era arte luzatuko da, eta gasolio profesionalaren figuraren bidez kudeatuko da. Horri atxikita ez dauden garraiolariei, 7.5 tonatik azpikoei laguntza zuzenak emango zaizkie, hau da, zenbateko finkoa ordainduko zaiei sei horiei hilabete hauetan behin bakarrik, 450 euro 3,5 tonatik beherako garraio arinean ari direnei eta mila euro 7.5 tonatik beherako ibilgailuekin dabiltzanei. Eskaera Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren egoitza elektronikoan egin behar dute, 2023ko otsailaren 1etik martxoaren 31ra bitartean.

Gobernuak adierazi du, garraioan ari direnentzako laguntzari eutsi badiote, bi arrazoi nagusiren ondorio izan dela: garraiolariak behar beharrezko dutelako gasolioa lan egiteko eta gizartearentzat funtsezko sektorea delako, euren baldintzak zaindu nahi dituzte. Argi dago 2022an prezioak nabarmen aldatu eta garestitu zirela. Horrela, Madrilgo Gobernuak erabaki du 2023ko lehen hiru hilabeteetan 20 zentimo ematea gasolio litroko, orain arte bezala, eta gasolioaren laguntza hori litroko 10 zentimora jaistea beste hioru hilabetetan, ekainaren 30era arte.

Gasolio profesionalarekin batera
Laguntzak gasolio profesionalaren laguntzarekin batera emango dira. Garraiolariei, gasolio litroko 4.9 zentimo itzultzen zaizkie eta beraz orain zenbateko horri beste 20 gehituko diete hiru hilabetetan eta ondoren 10. Gobernuak erabaki du gasolio profesionalaren figura erabiltzea garraiolariei laguntza horiek ordaintzeko eta gasolio profesionalaren onuradunei hilero itzuliko zaie dagokiena, orain arteko gasolio litro bakoitzeko 4,9 zentimoei gehituta. Horretarako, gasolio profesionalaren erroldan dagoen ibilgailu bakoitzak egindako kontsumoak hartuko dira kontuan. Formula hau 7,5 tonatik gorako ibilgailuekin dabiltzanei aplikatuko zaie. 

Prezioak automatikoki berrikusteko formula
Garraioaren prezioa gasolioaren prezioaren gorabeheren arabera berrikusteko nahitaez aplikatu beharreko ehunekoa, 40koa izango da 2023ko lehen sei hilabete hauetan ibilgailu astunentzat. Aldi baterako, 2023ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean, gasolioak garraioaren kostuen egituran duen pisua %30 izatetik %40 izatera igaro da. Ehuneko hori hartuko da kontuan 20 tonatik gorako ibilgailuen kasuan, erregaien prezioaren igoera konpentsatu eta garraioaren prezioa kalkulatzeko orduan.