Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

A-15ean, Belabietako tunela, asteburuan, ostiral eta larunbatean, itxita, gauez

Belabietako tunela datorren astelehenetik aurrera zabalik egongo da hainbat hilabeteko herri-lanen ondoren, baina asteburuan azken moldaketa eta ikuituak emango dizkiote. Horregatik itxita egongo da A-15 autobidea Belabietako tunelean, ostiralan, maiatzak 6, gaueko 22:00etatik, iganderaino, maiatzak 8, gaueko 22:00ean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi digunez, bi norantzetan erabat moztua izango da gaueko ordutegian. Iruñetik Andoaingo norantzan Berastegiko lotunetik aurrera itxiko da eta Andoaindik Iruñerako norantzan Sorabillako lotunetik aurrera itxiko da.

Aldi berean jakinarazi dute, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Lekunberri) joatea debekatuta izango dutela ibilgailu astunek. Errepide horren ordez, kamioiek N-1 errepidea erabili beharko dute.

   Beste desbideratze batzuk ere proposatu dituzte Trafiko arduradunek. Ibilbide luzeetarako: N-1 errepidea eta A-10 autobidea erabiltzea proposatzen dute. Andoian inguruko herri batera doazen ibilgailuek Berastegiko lotunean biratu eta GI-2130 Tolosa-Leitza errepidea hartu beharko dute. Lekunberri edo Leitzara doazenak, aldiz,  Tolosa eta Lekunberri arteko GI-2135 hartu beharko dute.

Desbideratzeak markatruta egongo dira errepidean.