A-636eko bidesaria: heritarren arteko lankidetza

Joan den larunbatean ezohiko batzarra deitu genuen, hemendik gutxira (2021eko abendua baino lehen) Gipuzkoako Foru Aldundiak A636 errepidean jarriko duen bidesariari buruz eztabaidatzeko. Hara hurbildu ziren garraiolariak, halako tarifek beren ekonomian eragingo duten presio ekonomikoaz arduratuta. Baina ez ziren bakarrak izan, A636 Peajerik ez sortu berriko plataformako kideak ere bertaratu ziren. Gure ustez, herritarren lankidetzatik, berdinen arteko elkartasunetik, neurri bidegabe horren aurkako borrokarako behar den indarra sortuko da.

Hirun beti izan dugu argi: bidesariak azpiegituren berrordainketak dira, publikoak direnez, zergen bidez ordaindu beharko liratekeenak. Gainera, politika arriskutsu baten kontzeptura hurbiltzen ari gara: erabiltzen duenak, ordaindu behar du. Teoria hori nahiko arriskutsua da, eta pentsaezina beste eremu batzuetan. Publikoa dena publikoa da; beraz, guztion artean ordaindu behar da, azken finean, guztiok gara errepideen zeharkako edo erabiltzaile zuzenak.

Batzarrean, ostiralean Aintzane Oiarbide bide-azpiegituretako diputatuarekin izandako bilerari buruz ere hitz egin genuen: ez dute neurria birplanteatuko. Guk ere ez dugu atzera pausorik emango. Borrokan jarraituko dugu, garraiolariek eta herritarrek ez dezaten azpiegitura hori birordaindu. Peajerik ez!