Frantziako Gobernuak urtarrilaren 5ean onartutako dekretu berri baten arabera, Frantziako errepideetan dabiltzan 3,5 tonatik gorako ibilgailu eta kamioietan angelu hilak identifikatzeko seinaleak jarri behar dira. Salgai dira Lanbarren Hiru sindikatuaren bulegoan 16 eurotan. Nazioarte mailan dabiltzan garraiolariek seinale horiek eskuratu beharko dituzte derrigorrez, Europara abiatzeko frantziar autobideak igaro behar dituzte eta.
2021eko urtarriletik aurrera, Frantziako errepideetan dabiltzan trailerrek aipatutako seinaleak izan beharko dituzte, gainerako gidariei, motorzaleei eta txirrindulariei ibilgailu astunetan puntu itsuak daudela eta non dauden jakinarazteko.
Urtarrilaren 5eko dekretuak identifikazio seinaleak jartzeko baldintzak zehazten ditu eta salbuespenak ezarri, arau horiek betetzea ezinezkoa den kasuetarako:
Seinaleak ibilgailuaren alboetan zein atzealdean, ezkerrean eta eskuinean jarriko dira, zorutik 0,90 eta 1,50 metro bitarteko altueran. Kasu guztietan lehenengo metroan joan behar du, Ibilgailuetan, beirazko gainazaletatik kanpo; erdi-atoietan, ibilgailuaren pibote nagusiaren atzetik eta atoien kasuan, karrozeriaren aurreko aldean.
Identifikazio-seinaleak zuzenean eskura daitezke web orri honen bidez ere: https://gestrans.store/es/pack-6-adhesivos-25x17cm-angulos-muertos-nueva