Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Argitaratu dira Euskal Autonomi Erkidegoan 2021an izango diren zirkulazio murrizketak

EAEko trafiko zuzendaritzak otsailaren 3an ontzat eman zituen 2021ean euskal errepidetan erabiliko diren neurri bereziak. Errepidetako zirkulazioa arautuko duten neurrien artean, besteak beste, 7.5 tonatik gorako kamioiek eta zama arriskutsuak garraiatzen dituztenek bete beharrekoak nabarmendu daitezke. Asteburuetan, oporren hasiera eta amaieran edota trafikoan eragina duten beste hainbat egoera edota baldintzetan, kontutan hartu beharreko murrizketak jaso dira arau horretan. 

Euskal Erkidegoko murrizketak
Espainiar errepidetako murrizketak 
Frantziar errepidetako murrizketak

1 Zama arriskutsuak garraiatzen dituzten kamioiek eta baimen berezi osagarriak behar dituztenek euskal erreìdetan ibiltzea debekatuta izango dute, 2021eko igande eta jai egunetan goizeko 8:00etatik gauerdira 24:00 arte eta baita, jai-eguna astean zehar bada, jai horren bezperan arratsaldeko 16:00etatik gauerdira arte.  

Ibilbide finko batzuk erabili beharko dituzte ibilgailu horiek: Zama Arriskutsuen Ibilbide Sarea, garraioaren jatorria eta helmuga sare horren barruan bada; eta ibilbide aproposena beste kasuetan, errepide normalak ahalik eta gutxien erabiliz. Hori agintzen du arauak. Herrietan, baldin badaude, sahiesbideak; eta bat baino gehiago badaude, erdigunetik urrutien dagoena. Herri barrura soilik kamioia kargatu edo hustutzeko sar daiteke, eta beti ere bide laburrenetik, bidezko beste arrazoirik ez bada. 

Ezarritako bide horietatik ateratzea izango da kasu konkretu batzuetan, helmugatik hurbilen dagoen irteera erabiliz: Adibidez, garraiolariaren etxera edota garraio enpresara joateko, atseden hartzeko edota ibilgailua konpontzeko, beharrezko badu, “beti ere ADR arauetan zehazten diren babes eta segurtasun baldintzak betetzen baldin badira”. 

2 7.5 tonatik gorako ibilgailuak debekatuta izango dute hainbat ertrepidetatik ibiltzea, esaterako ekainaren 5etik irailaren 5era, larunbat, igande eta jai egunetan, 11.00etatik 14:00etara eta igande eta jai egunetan 16:00etatik 21:00etara, A8an Bilbo eta Kantabria artean zein A1ean Trebiño eta N622 artean. 

Lapurdiko mugara doazen zenbait errepidetan ere hainbat murrizketa izango dira, A1, AP1, N1, AP8, A8, N121 Endarlatzaraino, A-15 Pagozelairaino,  apirilak 5ean, maiatzaren 8, 13 eta 24an ekainaren 14an eta azaroaren 11n bezperako 22:00etatik 22:00etara arte. 

Euskal Erkidegoko zerrenda osoa otsailaren 12ko BOEan ikusi daiteke. 
Espainiar murrizketen zerrenda osoa urtarrilaren 30eko BOEan.

Neurri hauetatik kanpo daude, besteak beste, fruitu eta barazkiak, animaliak bizirik, prentsa eta posta, garraiatzen dutenak, Telebista unitate mugikorrak, festa eta kirol, kultur, hezkuntza eta politika arloko ikuskizunetako ibilgailuak eta baita anbulantziak, elurra kentzekoak, garabiak eta oro har argi indar, gas, ur edota telefonía konponketetan erabiltzen direnak. 

Zama Arriskutsuak Garraiatzeko Ibilbideen sarean daude errepide nagusiak, besteak beste, A8-Ap8, A1-AP1, AP68, N1-A1 Etxegarateraino, A15 Berastegiraino, N622 Altuberaino eta N637 A8an Barakaldo eta AP68an Erletxes artean.