Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Atzo Pasaiako portuan lan istripuan hildako garraiolariaren heriotza salatzen dugu

Lehenik era behin gure elkartasuna eta doluminak adierazi nahi genizkioke atzo Pasaiako Portuan lan istripuan zendu zen garraiolariaren familia eta lagunei.

Egun hauetan bizi dugun krisia sektorea gogor jotzen ari da eta hori lan baldintzetan nabari da. Garraioa ezinbesteko jarduera bezala kontsideratu da, baina garraiolarien lan baldintzak, beste behin ere, ahaztu egin zaizkio administrazioari.

Garraiolarien lan istripuak ez dira askotan aintzakotzat hartzen, errepide istripuen zenbakien atzean gordetzen saiatzen direla. Egoera hau larriagoa bihurtzen da lasn istripua errepidetik kanpo eman bada eta “heriotz naturalen” multzoan sartu. Baina ez da hala. Garraiolariek lan istripuak dituzte. Batzuetan, errepidean gertatzen dira eta, besteetan, lan baldintza prekarioek bideratutakoak dira. Gainera, Covid-19aren iritsierarekin, baldintzak gero eta kaxkarragoak dira: babes neurri eskasak, lehen mailako beharrei erantzuteko zerbitzuen urritasuna, dira egunero gure lanean topatzen duguna.

Administrazioak garraioa nahi du, baina garraiolarietaz ahazten da. Aski da, sektorea duintasunez osatu behar da, balioan jarri, erabilera bultzatu. Ezin dugu ahaztu behar dugun hori behar dugun lekuan edukitzeko garraiolari batek eraman behar duela. Lan eta osasun baldintzak zaindu eta bermatu behar dira duintasunez lan egin ahal izateko.