Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

BIDEGIk bidegabeki kobratutako bidesarien erreklamazio prozesua hasi du Hiruk

Garraiolariek 2018ko urtarriletik N1 eta A15ean bidegabeki ordaindutako bidesariak Bidegin erreklamatzeko prozesua hasi du Hiru sindikatuak. Horretarako, afiliatuek bi eskaera-orri izango dituzte, beteak eta sinatuak eraman beharko dituztenak sindikatuaren bulegoetara: bat, bidesariak bankuen bidez edo BIDEGI beraren bidez ordaintzeko ohiko gailua erabiltzen dutenentzat; eta bigarrena, via-t telepeaje sistema beste enpresa batzuekin dutenentzat, Solred enpresarekin adibidez; horiek via-tko kontratuaren edo txartelaren zenbakia erantsi beharko dute. Nolanahi ere, inprimakiarekin batera, ordaindutako bidesarien faktura guztiak eta horien zerrenda jasotzen duen eranskina aurkeztu beharko dituzte. Enpresa bateko ordezkariek bete beharreko orria honakoa da, Eskabide normala, eta via-T telepeajea beste enpresekin dutenena.

Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbidek jada iragarri zuen ez dituztela aintzat hartuko bide judizialetik egiten ez diren erreklamazioak, baina ezezko hori lehen urratsa izango da ondoren erreklamazio judizialari ekiteko.

Hiruk behin eta berriz salatu du Aldundiko arduradunen jarrera; izan ere, N1 eta A15 errepidetan garraiolariei bidesaria kobratzen jarraitzen du, nahiz eta auzitegiek bertan behera utzi dituzten bidesaria ahalbidetzen duten foru arauak. Gainera, Hiruren iritziz arduragabekeria handia da 2018ko urtarriletik modu irregularrean kobratutako zenbatekoak itzultzeari uko egitea. Horregatik guztiarengatik salaketa ere jarria dauka Hiruk epaitegietan. 

Eskabide orriotako bat eta eranskina eraman behar dira beteta Hiruren bulegoetara.

Eskabide orria 1 (Via-Ta Bidegirekin lotua).(V…………..…….….Eskabide orria 2 (Via-Ta beste entitateekin)

Eskabide orria 3 (enpresak)………...….……….…………..………Eskabide orria 4 (enpresak)

Eranskina