2018ko urtarriletik Bidegiri garraiolariek ordaindutako bidesarien erreklamazioa prestatzen ari da Hiru sindikatua. Afiliatuek dagozkien inprimakiak bete, sinatu eta sindikatuaren bulegoetara eraman behar dituzte, ordaindutako bidesarien faktura guztiekin batera, eta baita horien zerrenda jasotzen duen eranskin bat ere. Sindikatuak urriaren 15eko epemuga jarri du prozesuaren lehen atala itxi eta lehen erreklamazio sorta Bidegira eramateko. Erreklamazioa, jada, sindikatuaren bidez egin nahi duten garraiolariek formularioak bete eta fakturak aurkeztu beharko dituzte bulegoetan, urriaren 15a baino lehen.
Aintzane Oiarbide diputatuak aurreratu zuen bide judizialetik egiten ez diren erreklamazioei ez dietela erantzungo, baina hain juxtu ezezko hori izango da erreklamazio judizialari ekiteko lehen urratsa.
Martxan du Hiru sindikatuak garraiolariek 2018ko urtarriletik N1 eta A15ean bidegabeki ordaindutako bidesariak Bidegin erreklamatzeko prozesua. Horretarako, afiliatuek bi eskaera-orri eraman beharko dituzte, beteak eta sinatuak sindikatuaren bulegoetara: bidesariak, hau, bankuen bidez edo BIDEGI beraren bidez ordaintzeko ohiko gailua erabiltzen dutenek; Bestea, via-t telepeaje sistema beste enpresa batzuekin dutenek, Solred enpresarekin adibidez; horiek via-tko kontratuaren edo txartelaren zenbakia erantsi beharko dute. Nolanahi ere, inprimakiarekin batera, ordaindutako bidesarien faktura guztiak eta horien zerrenda jasotzen duen eranskina aurkeztu beharko dituzte. Enpresa bateko ordezkariek bete beharreko orria honakoa da, Eskabide normala, eta via-T telepeajea beste enpresekin dutenena.
Hiruk behin eta berriz salatu du Aldundiko arduradunen jarrera; izan ere, N1 eta A15 errepidetan garraiolariei bidesaria kobratzen jarraitzen du, nahiz eta auzitegiek bertan behera utzi dituzten bidesaria ahalbidetzen duten foru arauak. Gainera, Hiruren iritziz arduragabekeria handia da 2018ko urtarriletik modu irregularrean kobratutako zenbatekoak itzultzeari uko egitea. Horregatik guztiarengatik salaketa ere jarria dauka Hiruk epaitegietan.
Eskabide orriotako bat eta eranskina eraman behar dira beteta Hiruren bulegoetara.
Eskabide orria 1 (Via-Ta Bidegirekin lotua).(V…………..…….….Eskabide orria 2 (Via-Ta beste entitateekin)
Eskabide orria 3 (enpresak)…………….……….…………..………Eskabide orria 4 (enpresak)