Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Bideko Aterpe kooperatibaren ohiko batzar nagusia, maiatzaren 28an, Iruña Okan

Maiatzaren 28an egingo da Bideko aterpe kooperatibaren bazkide guztien arteko Batzar Orokorra, Iruña Okako Gizarte Etxeko Ekitaldi aretoan. Goizeko 10:00etarako egin du kooperatibaren Kontseiluak lehen deialdia eta 10:30etarako bigarrena. 2021eko balantze, kudeaketa eta auditoria txostenak aurkeztuko dira onartzeko eta kontseilu nagusiaren aukeraketa izango da gai ordenaren beste puntu garrantzitsuena. Kooperatibaren egoitzan dituzte kideek batzar orokorrean onartu behar diren txosten eta dokumentu guztiak, baita Kontuen Auditoria ere. 

Lau puntu ditu gai ordenak, aurreko Batzar Orokorretik atera zen aktaren irakurketarekin hasiko da bilera;2021eko kontuen, balantzeen, gestio txostenen eta auditoria txostenen irakurketa eta, baldin badagokio, onarpenarekin jarraituko dute; kontseilu nagusiaren osaketa eta kide berrien hautaketa izango da hirugarren puntua; eta bukatzeko galdera,  eskakizun eta proposamenak egiteko aukera izango dute Bideko Aterpe Kooperatibako bazkideek; azkenik, 15 egunetako epean aktari onarpena emateko bi kide aukeratuko dira. Bazkide guztiei batzar orokorrean parte hartzeko deia luzatu die kooperatibaren kontseiluak. 

Iruña Okako Gizarte etxean egingo da batzarra maiatzaren 28an.