Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Bizkaian CAP agiria ateratzeko ikastaroak ematen jarraitzen du Hiru sindikatuak

Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak CAP karneta berritzeko ikastaroa antolatu du abenduaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean Larrabetzun Hiru eta Bideko Aterpek daukaten bulegoan. Sindikatuaren edozein bulegotan eman dezakete izena interesatuek.  

Duela gutxi arte Lasarte-Orian eta Langraitz-Okan antolatzen zituen ikastaroak Hiruk,  bai ADRa lortzeko eta berritzeko, baita prestakuntza jarraia edota CAPa berritzekoak ere. 2023an bere prestakuntza eskaintza Bizkaira zabaldu du Hiruk eta sindikatuak Larrabetzuko Sasine industrialdean dituen instalazioetan ere ikastaroak antolatuko ditu. Hurrengoa, abenduan, CAP agiria berritu nahi dutenentzat. Lasarte-Orian eta Langraitz-Okan ez da ikastarorik izango azaroan eta abenduan.

Ikastaroak egiteko gogoa duen edonor jar daiteke harremanetan Hirurekin bere bulegoetan, ikastaroari buruzko informazio eguneratua jaso eta izena emateko, Larrabetzun, Lasarte-Orian, Langraitz-okan eta Galarren dituen bulegoetan.