Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Caja Rural Kutxak eta Bideko Aterpek lankidetza hitzarmena berritu dute

Bideko Aterpe kooperatibak eta Caja Rural Kutxak lankidetza hitzarmena berritu dute 2022rako, Hiruko garraiolari autonomoentzako baldintza bereziekin. Bideko Aterpe txartela doakoa izango da nahi duten guztientzat, eta deskontu bereziak egingo zaizkie txartela, Gizarte Segurantzako eta autonomoen kuotak zein zergen ordainketa Rural Kutxan helbideratuta daukaten bazkideei. Deskontuak litroko 1,8 zentimokoak dira Bidekok kudeatzen dituen gasolina-zerbitzuguneetan, baita urteko txartelarekin egindako fakturazio guztiaren % 0,15eko itzulera ere. Txartela beste erakunde batzuetan helbideratuta duten Bidekoko bazkideek ez dute deskonturik edo itzulerarik izango, baina bai beste abantaila batzuk. Kontua lehen aldiz irekitzen dutenek ez dute mantentze eta administrazio komisiorik ordainduko bi urtez.

Rural Kutxak kreditu pertsonal, hipotekari eta finantzaketa mota desberdinak eskaintzen ditu. Maileguen edo kredituen zenbatekoa interesdunaren beharren, baliabideen eta bermeen araberakoa izango da, epe eta ehuneko desberdinekin, kasu gehienetan Euribor + % 2,5eko tasarekin, loturaren eta beste aldagai batzuen arabera. KOI kredituak ere eskaintzen ditu, une horretan indarrean dauden baldintzekin.

Era berean, 2023ko urtarrilaren 23ra arte luzatuko den hitzarmenak Promueve programa barne hartzen du, bereziki autonomoei eta profesionalei zuzendua, haientzat prestatutako kontu korronte batekin, hobari garrantzitsu batzuekin mantentze-komisioetan, transferentzietan, sarreretan, kreditu-txartelen kuotetan, ViaT eta abarretan, baldin eta helbideratzeei, hiruhileko sarrerei, saldoei eta abarri buruzko baldintza batzuk betetzen badituzte.
Rural Kutxak inbertsioei eta karteren kudeaketari buruzko aholkuak emango dizkie bazkideei, beti ere zerbitzu ireki eta dinamikoa eskainiz. Hitzarmen osoa Bideko Aterperen webgunean kontsultatu daiteke edo interesatuek Rural Kutxaren edozein bulegotara jo dezakete. hitzarmena gazteleraz