Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

CAP eta ADR ikastaroak, Lasarte, Langraitz eta Larrabetzun garraiolarientzat

Hiru sindikatuak ADR eta CAP ikastaroak eskaini ohi ditu Lasarte-Orian, Larrabetzun eta Langraitz-Okan dituen bulegoetan. Garraiolariek behar dituzten baimenak eskuratzeko edo berritzeko ikastaroetan izena eman nahi dutenek, sindikatuaren bulegoetan jasoko dute ikastaroen daten eta beste xehetasunen berri zehatz mehatz. Hurrenez hurren, Larrabetzun otsailean, Lasarten martxoan, eta Langraitzen martxo amaiera apirila hasieran burutuko dira CAP titulua berritzeko ikastaroak. ADRari dagokionez, Lasarten burutuko dira ondorengo asteetan oinarrizko baimena zien zisternena eskuratzeko edota berritzeko bi ikastaro. ADR baimena berritzeko ikastaroa otsailaren 25-26 eta martxoaren 4an burutuko da. Baimen hori lortzeko ikastaroa martxoan eta apirilean. 

Hiru eta Bideko Aterpek Bizkaian, Larrabetzuko Sasine industrialdean, daukaten bulegoan duela gutxi hasi ziren ikastaroak ematen. Hurrengoa, CAPa berritzeko, otsailaren 11-12, 18-19 eta 25ean emango da. CAPa berritzeko ikastaro hori, Gipuzkoan, martxoaren 4-5, 11-12 eta 18an emango da Lasarte-Orian eta Araban, aldiz, martxoaren 25-26an, apirilaren 1-2 eta 15ean Langraitz-Okan. 

Ikastaroak egiteko interesa duen edonor jarri daiteke Hirurekin harremanetan, berauen antolaketari buruzko informazio eguneratua jaso ahal izateko edota ikastaroetan izena emateko sindikatuak lau herrialdetan dituen bulegoetan.