Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

CAP karneta berritzeko ikastaroa antolatuko du Hiruk Larrabetzun, lehen aldiz Bizkaian

Hiru sindikatuak ADR eta CAP ikastaroak eskaini ohi ditu Lasarte-Orian eta Langraitz-Okan, orain arte, eta Larrabetzuko bulegoan ere hasiko da garraiolariek behar dituzten baimenak eskuratzeko edo berritzeko ikastaroak ematen. Interesatuek harremanetan jarri eta izena eman dezakete sindikatuaren bulegoetan. 

Esan bezala, Bizkaian ere antolatuko da CAP karneta berritzeko ikastaroa, azaroaren 12, 13, 19, 20 eta 26an Larrabetzun, Bideko Aterpek daukan aretoan. Lasarten ere emango da urria eta azaroan, CAP karneta berritzeko (prestakuntza jarraitua), hain juxtu, urriaren 29 eta 30ean, azaroaren 1, 5 eta 6an. Ikastaroak egiteko interesa duen edonor jarri daiteke Hirurekin harremanetan, berauen antolaketari buruzko informazio eguneratua jaso ahal izateko edota ikastaroetan izena emateko sindikatuak lau herrialdetan dituen bulegoetan.