Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Covid 19 – autonomoak: jardueraren eteteagatik aparteko prestazioa

Estatuko Gobernuak aparteko prestazio bat aurreikusi du jarduera bertan behera utzi duten edo jarduera hau alarma-egoeragatik nabarmen jaitsi duten autonomoentzat.

Prestazioa eskatu ahal izateko, fakturazioan %75eko jaitsiera justifikatu behar da, edo jardueran ezinbesteko arrazoi batengatik eten dela ziurtarazi (zamalanetako lekuak itxi izana edo horientzat normalean ematen genituen zerbitzuak kendu izana). Segur aski, bigarren kasu hori da ohikoena, zaila baita fakturazioaren %75eko jaitsiera justifikatzea alarma-egoera baino lehenago jada 15 egunean lan egin dugunean. Ezinbesteko jarduera etete kasuetan, prestazioa jaso ahal izateko, normalean lan egiten dugun enpresaren ziurtagiria aurkeztea beharrezkoa da. Ziurtagiri horretan lan-jaitsiera Covid-19aren osasun-krisiaren ondorioa dela deskribatuko da.

Prestazioak hilabete iraunen du, eta, hala badagokio, alarma-egoera amaitzen den hilabeteko azken egunera arte luzatuko da (luzatzen bada eta hilabete baino gehiago irauten badu).

GARRANTZITSUA: prestazioa jasotzeko eskaera autonomo bakoitzak zuzenean daukan mutuarekin kudeatu behar du.

Xehetasun gehiago jakiteko, hemen ondorengo esteka: https://revista.seg-social.es/2020/03/23/como-solicitar-la-nueva-prestacion-extraordinaria-para-autonomos-afectados-por-el-covid-19/