Donostiako saihesbidea itxita dago otsailaren 22tik 15 tonatik gorako kamioientzat Loiola parean. 011 telefono zenbakian jaso daiteke informazio gehiago. Loiolan, Urumea ibaiaren gainean, GI20 errepidearen 7,050 km-aren parean dauden zubibideak ikuskatzeko lanak direla eta, otsailaren 22tik aurrera, saihesbidea bi norantzetan itxita egongo da 15 tonatik gorako kamioientzat Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, hau da, Baimendutako gehieneko masa 15 tonatik gorako salgaien garraiorako ibilgailuek debekatuta dute bertatik igarotzea.
Aldundiak ez du jakinarazi noiz bukatuko den debekua. Alternativa bezala A15 eta AP8-AP1 erabiliko dira GI40 eta GI41 errepidedeekin batera.
Informazio gehiago: 011 telefonoa, @trafikoaEJGV eta www.trafikoa.euskadi.eus