1976ko martxoaren 3an, Gasteizen poliziak hil zituen langileei egindako omenaldian parte hartu du Hiruk. Goizean lore sorta eraman dute biktimen omenezko monolitora eta arratsaldean manifestazioan parte hartu. 1976an lau mila pertsona bildu ziren Zaramaga auzoko San Frantzisko Asis elizan greban zeuden langileekin bat egiteko; poliziak gas pote, gomazko pilota eta tiroka atera zituzten eta hiru langile hil zituen.
Goizean, Hiruko ordezkariek lore-sorta bat jarri dute martxoaren 3ko biktimen omenezko monolitoan, eta arratsaldean sindikatuek eta martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak deitutako manifestazioan parte hartu du. Manifestazioa hiriburuko kaleetan zehar egingo da, duela 47 urte izandako gertaera tragikoak salatzeko eta justizia egin dadila eskatzeko. Bost langile hil eta 150 baino gehiago zauritu zituen poliziak greban ziren langileei babesa emateko egin zen batzarraren aurka tiroka eginda. Bost izan ziren hildakoak; hiru, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral elizan bertan. Ondoren, hainbat herritan antolatu ziren manifestazioetan, Juan Gabriel Rodrigo Knafo eta Vicente Antón Ferrero ere hil ziren, poliziaren errepresioaren ondorioz.
Manifestazioaren amaieran, Foruen Plazan, MICE abeslariak, Miren Narbaizak, ‘Sugeak gara’ abestia eskaniniko du, hain zuzen ere Gasteizko hiriburuan 1976ko greba prozesuan parte hartu zuten emakumeak omentzeko konposatutako kantua. Aurtengo azken musika sorkuntza honekin, dagoeneko 39 abesti sortu dira 1976tik, guztiak hildakoen oroimenari eta martxoaren 3ko krimenen salaketari eskainiak.