2019ko ekaina baino lehen matrikulatutako kamioiak, urtarrilaren 1etik aurrera. nazioarteko garraioan ibiltzeko, bigarren belaunaldiko takografo digital bat eraman beharko dute nahitaez. Administrazioak laguntza ematen du, gainera, ekainaren 30era arte, takografoa zaharraren ordez bigarren belaunaldikoa jartzeko. Guztira 110 milioi euro daude, Next Generation funts europarretatik eratorriak. Modernizatzeko txeke gisa ezagutzen dira, enpresak teknologia aldetik berritzeko laguntza horiek.
Zenbait digitalizazio-soluziok jasoko du laguntza, garraiolarien jestio-prozesuak eraginkorragoak eta errazagoak izan daitezen; besteak beste diruz laguntzen da takografo konbentzionalaren ordez bigarren belaunaldiko digitala jartzea. Takografo hori nahitaezkoa izango da 2019ko ekaina baino lehen matrikulatuta dauden ibilgailuentzat, datorren urtarrilaren 1etik aurrera, nazioarteko garraioa egiteko. Sindikatuaren bulegoetan egin daiteke, dohainik, ekainaren 30a edo aurrekontua agortu bitartean. Laguntza 3.000 eurokoa da ibilgailu bakoitzeko. Ibilgailu bat baino gehiago dutenek 12.000 euro jasoko dituzte gehienez.
Bigarren belaunaldiko takografo digital adimentsu horiek erosteko laguntzaren barruan daude ibilgailuan jarriko den aparatuaren beraren zein mugimendua eta kalibrazioa neurtzeko sentsorearen erosketa eta beste zenbait gastu ere bai; esaterako datuak artxibatzeko erabiliko den softwarea; bestetik, takografo berriak erabiltzen trebatzeko ikastaroak eta baita, sistema martxan jarri eta arazoak konpontzeko teknikarien kontratazioa.
Betebehar batzuk zehazten ditu Administrazioak laguntza jaso ahal izateko. Takografoak jasotako datuak modu seguruan artxibatu eta kudeatzeko aplikazioak aukera eman beharko du informazio hori distantziatik modu automatikoan deskargatzeko, garraiolariak berak ezer ere egin gabe. Takografoen erabilerari buruzko ikastaroak gutxienez 6 ordukoak eta praktikoak izango dira laguntza jaso nahi bada, hau da, takografoarekin berarekin probak egin. Aparatuak martxan jarri edota zalantza, matxura edo edozein gertaerari aurre egiteko teknikariak kontratatzen badira gutxienez hiru hilabeterako izan beharko da. Bestela ez da laguntza jasotzerik izango.
Esan bezala, 5 milioi euroko aurrekontua agortu arte edota 2024ko ekainaren 30era arte dago laguntza eskatzeko epea zabalik. Telematikoki egin dezakete EAEko biztanleek, ondorengo helbide elektronikoan formulario bat beteta. https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/errepideko-garraio-enpresa-pribatuak-modernizatzeko-laguntza-programa/web01-tramite/eu/
Aparatuak, ministerioaren web orrialdean agertzen diren saltzaile ofizialei erosi behar zaizkie derrigorrez. https://www.mitma.gob.es/ministerio/proyectos-singulares/prtr/listado-proveedores-prtr
Ibilgailu bakarra duen garraiolari autonomoak 3.000 euroko laguntza jasoko du takografo berria instalatzeagatik. 4 eta 10 ibilgailu artean dituzten enpresek 7.000 jasoko dituzte gutxienez hiru takografo jartzeagatik, eta 10 ibilgailu baino gehiagokoek 12.000, gutxienez beste hainbeste aparatu erosteagatik.
Laguntza-eskabideak 2024ko ekainaren 30era arte aurkez daitezke, eta hori izango da azken eguna, ez bada agortzen; modu telematikoan EAEko garraiolarientzat, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/servicios/1230501. Helbide horretan daude eskuragarri izapideak egiteko jarraibideak eta ereduak, bai eta eskabidea egiteko formularioa ere.
Diruz lagunduko diren gailuak nahitaez eskuratu beharko zaizkie MITMA Garraio Ministerioak bere webgunean ezarritako erregistroan agertzen diren hornitzaile ofizialei. https://www.mitma.gob.es/ministerio/proyectos-singulares/prtr/listado-proveedores-prtr
Gaur