Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Elorrion bost egunez kateatuta egon da garraiolari errumaniarra, mugitu ezinik

Errumaniako garraiolari bat bost egunez harrapatuta egon da Elorrion, aurreko ostirala, urriaren 27tik, bere kamioia Kanpazarretik gertu dagoen landa-bide batean trabatuta geratu ostean. Elorrioko Betsaide enpresan entregatu behar zuen karga 57 urteko garraiolariak; enpresa aurkitzen ez zuenez, laguntza eskatu zuen eta Kanpanzarreko bide hori hartzeko esan zioten. Hala ere, kamioia harrapatuta geratu zen bide bazterrean, lokatzez betetako zanja batean.

https://dotb.eus/leo-es-una-buena-persona-que-lo-esta-pasando-mal-y-le-estamos-ayudando/  (garraiolariari laguntzen ari zaizkion Elorrioko gazteetako baten testigantza)

Ostiraletik, bost egunetan, Elorrioko hiru gazteren laguntza jaso du garraiolariak. Izan ere, mugikortasun arazoak ditu eta zailtasunak kamioira igotzeko ere. Hanka ortopedikoa du zirkulazio-istripu bat izan zuenetik. Gazte horien laguntzari esker atera da ataka zailetik; janaria eta edaria eman diote. «Leo gaizki pasatzen ari den pertsona ona da, eta laguntzen ari gatzaizkio. Gurekin negarrez ikusteak hunkitu egin nau. Niri gustatuko litzaidake, beste herrialde batean egongo banintz eta horrelako arazo bat banu, norbaitek guk egin duguna egin eta laguntza jasotzea. Apurtxo bat laguntzeak ez du preziorik», azaldu du gazteetako batek.

Azkenik, astearte arratsaldean kamioia zulotik atera ahal izan zuten kamioi polea batekin. Egoera korapilatu egin zen, batetik, garraiolariak kontratatutako aseguruak ez zuelako laguntza edo erreskatea bere gain hartzen, istripua errepide nagusitik kanpo gertatu zelako; bestetik, zamaketariak ere ez zuen gastu hori bere gain hartu nahi.

Asteartean lortu zuten, azkenean, kamioia askatzea.