Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Ertzantzak kamioien kontrola areagotuko du aste honetan, bereziki garraio arriskutsuena

Ertzaintzak kamioi eta autobusen kontrola handituko du maiatzaren 10etik 16ra, eta, bereziki, produktu arriskutsuen garraioan ari direnena. Konkretuki, zera begiratuko du Ertzaintzak, kamioi bakoitzak atoi bat bakarrik daramala, dokumentazioa, plaken eta seinale laranjen erabilera, suteak itzaltzeko bitartekoak eta babesteko ekipamenduak, besteak beste.
Bestalde, baimendutako gidatze-denborak gainditzen diren egiaztatuko dute eta, aldi berean, baita derrigorrezko atsedenaldiak betetzen ote dituzten, takografoak funtzionatzen duen eta kontrolak saihesteko ez dela manipulatu. 

Aurrerago, maiatzaren 18tik 20ra, kamioien pisua kontrolatuko dute, baimendutakoa baino zama gehiago ez daramatela eta ondo lotuta daukatela, alegia. Kanpaina horiek Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun segururako eta Jasangarrirako 2021-2025 Plan Estrategikoaren baitan dira. Oro har, errepidetako zirkulazioa eta garraioa  kontrolatzeko guztira 46 kanpaina burutuko dituzte urte osoan zehar. Aurreko kanpainan, 352 ibilgailu ikuskatu ziren, eta horietatik 18k ezin izan zuten errepidean segi. Guztira, 153 arau-hauste izan ziren, batez ere gidatzen emandako gehiegizko orduei edo atsedenak gutxiagotzeei buruzkoak (76) .Dokumentazioetan irregulartasunak ere antzeman zituzten (32).