Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Frantziako gobernuak zenbait murrizketa balio gabe utzi ditu berriz

Martxoaren 20tik apirilaren 20ra bitartean, Frantziako Estatuak indarrik gabe utzi zituen ibilgailu astunentzako murrizketak, eta, ondoren, berriro ezarri zituen, inguruko herrialdeen kontrako irizpideak erabiliz. Hala, maiatzaren 1eko zubian eragina izan zuten zirkulazio-murrizketek. Orain, maiatzaren 2an emandako agindu baten bidez, maiatzaren egun batzuetarako murrizketak kendu ditu berriro.

 

“Lehen aipatu dugun 2015eko martxoaren 2ko dekretuaren 1. eta 3. artikuluetan aurreikusitako bidaia-debekuak 2020ko maiatzaren 7ko ostegunetik (4:00) 2020ko maiatzaren 8ko (ostirala) 24:00ak arte eta 2020ko maiatzaren 20ko (asteazkena) 4:00etatik 2020ko maiatzaren 21eko (osteguna) 24:00ak arte kentzen dira, ibilgailu hauentzat:

 

– gizakien eta animalien elikadurarako, higienerako eta gizakien edo animalien osasunerako elikagaiak eta produktuak soilik garraiatzen dituzten ibilgailuak, bai eta horiek garatzeko, fabrikatzeko eta eskuratzeko behar diren produktu, material edo osagai guztiak ere;

– obra publikoen eraikuntzan edo eraikin kolektiboen eraikuntzan materialak, produktuak, ekipoak, makinak eta erremintak garraiatzen dituzten ibilgailuak.”

 

Estatu frantziarrean maiatzaren 8a (Garaipenaren eguna) eta maiatzaren 21a (Igokunde eguna) jai egunak dira.

 

Agindu osoa ikusi dezakezue hemen (frantzesez).