Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraio arinean dabiltzanen batzarra ekainaren 4an Zorrotzan

Garraio arinean dabiltzanak batzarrera deitu dituzte Asotrava, UniatramcUGT eta Hiruk ekainaren 4rako. Larunbat horretan goizeko 10.00etan Zorrotzako geltokia 1 helbidean Asotravaren Egoitzan bilduko dira, garraioan arinen arloan diren arazoak aztertu, aurre egin eta ekimenak antolatzeko.

Aipatutako hiru elkarteek ibilgailu arinekin dabiltzan garraiolari guztiei luzatu die deia bileran parte har dezaten: gaur egun daukaten egoera jasangaitza iraultzea izango da haren helburua. Baldintza kaxkarretan ari dira lanean, besteak beste, lanaren aldakortasunarengatik, desprofesionalizazioarengatik eta araugabetzearengatik.

Talde honen aldarrikapenak duela urte batzuetatik daude airean. Administrazioak ez die aurre egin euren eskaerei, arinentzako gasolio profesionalari, ikuskapenei eta lehia desleialaren kontrolari, esaterako, eta enpresa kargatzaileekin ere ez dute adostasunik, egoera aldatzeko,  lan-baldintzak hobetzeko edota ez dagozkien funtzioak eta lanak saihesteko, kargei eta deskargei, lanaldi luzeei eta abarri buruz.

Hiru gai jorratuko dira, ekainaren 4ko batzarrean, goizeko 10.00etan hasita; batetik, garraio arinaren sektorean burutzeko lan eta ekintza bateratuen azterketa, bestetik garraio arinean ari direnei proposatutako ekimenak, eta, azkenik, galdera eta eskaerekin amaituko da bilera.