Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraio arinean dabiltzanen batzarra ekainaren 4an Zorrozan

Garraio arinean dabiltzanen batzarra deitu dute Asotrava, UniatramcUGT eta Hiruk ekainaren 4rako. Larunbat horretan goizeko 10.00etan Zorrozako geltokia 1 helbidean Asotravaren Egoitzan bilduko dira, garraioan arinen arloan diren arazoak aztertu, aurre egin eta ekimenak antolatzeko. 

Hiru gai jorratuko dira, batetik, garraio arinaren sektorean burutzeko lan eta ekintza bateratuen azterketa, bestetik garraio arinean ari direnei proposatutako ekimenak, eta, azkenik, galdera eta eskaerekin amaituko da bilera.