Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraio arloko jokabide makurrak salatzeko postontzia ireki du Ministerioak webean

Garraio arloko jokabide makur eta desegokiak salatzeko postontzi bat ireki du ministerioak. Salaketa anonimoak egiteko lekua izango da. Garraio arloko Ikuskaritza eraginkorragoa izan dadin, Garraio Ministerioak postontzi bat jarri du bere web orrian:  bertan garraioaren ikuskaritzak iker ditzakeen praktika irregularren salaketa anonimoak aurkez daitezke. 2021eko abenduan ministerioaren eta Garraio arloko Komitearen artean adostutako neurrietako bat da eta orduan hitzartutako akordioa aplikatzeko martxoaren hasieran argitaratutako dekretuan jasotako neurrietako bat da.

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak jarri du martxan “Errepideko Garraioaren Ikuskaritzaren Postontzia” ministerioaren webgunean bertan. Konpromisoa hartu zuen Gobernuak, 2022ko lehen hiruhilekoan salaketa anonimoen postontzia abian jartzeko eta jada aktibo dago ministerioaren webgunean. Garraio-araudia betetzen ez dutenak eta jokabide desegokiak dauzkatenen aurka salaketa anonimoak egiteko tokia izango da postontzia. Jokabide horiek kontrolatzea du helburu: 

https://sede.mitma.gob.es/SEDE_ELECTRONICA/LANG_CASTELLANO/OFICINAS_SECTORIALES/TTE_CTRA/INSPECCION/buzon_inspeccion_tecnica/

Ministerioak azpimarratu du postontziak erraztu egingo dituela Ikuskaritzaren eginkizunak eta oso tresna garrantzitsua dela sektorean iruzurraren aurka borrokatzeko, arauak  betetzen ez dituztenen salaketa anonimoen bidez. Jakinarazleak ez du datu pertsonalik eman beharko, eta postontziak ustezko irregulartasunei buruzko informazioa baino ez du jasoko.
Ikuskaritzak datuak aztertu ondoren, egoki iritziz gero, erantzuna ahalik eta modu egokienean antolatuko du; merkatuan kalterik handiena eragiten duten garraio enpresen irizurrei lehentasuna emanaz. 

Garraio Ministerioaren web orrian eskuragarri dago, halaber, garraiolarientzat, gasolioaren prezioen aldaketa astero eguneratzeko aukera. Kontratatua izan zen data, fakturatu beharreko data eta beste zenbait informazio txertatu eta aldakuntza-indize bat jasoko dute; Indize hori aplikatu behar da Kontratazio Baldintza Orokorrak ezartzen dituen formulan. https://www.fenadismerencarretera.com/como-aplicar-actualizacion-precios-gasoleo-facturas-transporte /