Koronabirusak eragindako ohiz kanpoko egoera dela eta, garraio-baimenen bisatuak egiteko epea 2021era arte luzatzea erabaki du Garraio Ministerioak. Edonola ere, 2020an bakoitzari dagokion hilabetean egitea gomendatzen dugu.
Jada bisatu diren garraio baimenak ez dira 2023 arte berritu beharko (ohikoa baino urtebete gehiago luzatuko zaie balioa).
Honetaz gain, IATa ekainaren 21etik abuztuaren 31era iraungitzen zaien ibilgailuek hiru hilabete gehiago edukiko dituzte azterketa pasatzeko. Neurri honekin IAT zerbitzu guneak kolapsatzea ekidin nahi dute.