Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraio gaikuntza eta baimenak berritzeko ikastaroak Hiru sindikatuaren bulegoetan

ADR eta CAP ikastaroak eskaintzen ditu Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak Lasarte-Oriako eta Langraitz-Okako egoitzatan. Interesatuek sindikatuarekin harremanetan jarri eta izena eman dezakete Hiruk Lasarte-Orian, Lanbarrenen, Langraitz-Okan, Larrabetzun eta Galarren dituen bulegoetako edozeinetan. 

Lasarten emango diren hurrengo ikastaroak bi izango dira, biak martxoan. GGA (CAP) titulua berritzeko ikastaroa martxoaren 5, 6, 12, 13 eta 19an, eta ADR titulua berritzeko ikastaroa, hurrengo asteburuan, 26 eta 27an, esan bezala, Lasarte-Oriako bulegoan.

Apirilean zehar, oraindik data finkatu bada ere, GGA titulua berritzeko ikastaro bat emango da Langraitz-Okaren bulegoetan. Beti bezala 5 eguneko ikastaroa izango da.