Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraioa uzteko diru-laguntzak eska daitezke apirilaren 12ra bitartean

64 urte beteta dituzten garraiolariek edota ezintasun osoa daukatenek apirilaren 12ra arte daukate, lanbidea uzteko diru-laguntza eskatzeko epea zabalik. 

Gehienez, , 30.000 euro jaso daitezke garraio-txartela utzita, eta garraiolariak 65 urte betetzeko falta dituen seihileko bakoitzeko 5.300. Laguntza eskatzeko betebehar nagusia, 2021eko apirilaren 12an 64 urte edota ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua izatea. Gainera, azken 10 urteotan, etenik gabe, gehienez 3 garraio baimenen  jabe izatea, eta Gizarte Segurantzan langile autonomoen araubidean sartuta egotea. Laguntza jasotzeko derrigorrezkoa da, garraioa utziko duzula aitortzea, garraio-txartelei zein ibilgailu astunak gidatzeko baimenari behin betiko uko egitea. Zerga  betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak ere egunean eduki beharko dira.

            Garraio txartela eduki eta lanbidea uzteko asmoa dutenek laguntzei eta aurkeztu beharreko agiriei buruzko informazio gehiago jaso dezakete Hiru sindikatuaren bulegoetan.