Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraioaren egoera jasangaitza eramango du Hiru sindikatuak Eusko legebiltzarrera

Hiru Euskal Herriko Garraiolari Autonomoen Sindikatuak garraioren egoera larria eramango du azaroaren 22an Eusko Legebiltzarrera. Bertan garraiolarien etorkizun eta baldintza jasangaitzak azaltzeko aukera izango dute Hiruko ordezkariek batzarkideen aurrean. 

Sindikatuak agerraldia egingo du, esan bezala, azaroaren 22an, asteartean, Eusko Legebiltzarreko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Batzordean, eta aukera izango du bertan ordezkaritza duten indar politikoetako legebiltzarkideei salgaien errepideko garraioaren egoera larria azaltzeko, sindikatuaren aldarrikapen nagusiak aurkezteko, garraiolariei eragiten dieten afera eta arazoak jakinarazteko eta jorratu beharreko konponbideak proposatzeko.

Hitzordua 13: 30ean da, aipatutako Garraio Batzordearen aurrean. Sindikatuko ordezkariek zuzenean azalduko diete batzordeko kide diren legebiltzarkideei garraiolariek zein egoera jasangaitzari aurre egin behar dioten, beren aldarrikapenak azatertzeko eskatuko diete eta egoerari aurre egiteko neurriak-konponbideak bultzatzeko.

Sindikatuak uste du euskal administrazioetako hainbat sailek askoz gehiago egin dezaketela garraiolari autonomoek osatutako Euskal Herriko garraio sarea zaintzeko eta bultzatzeko, jakina baita, garraiolarien lan baldintzak hobetzen ez baldin badira, desagertu egingo direla.

Iaz, garai honetan, Hiruko ordezkariek Arabako eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako azpiegitura-batzordeetan parte hartu zuten, hurrenez hurren, urriaren 22an, eta, azaroaren 25ean.