Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolari baten protesta kaleratu duen TxT enpresaren aurrean

Hiru sindikatuko zenbait garraiolari TxT enpresak Gasteizko La Peña kalean duen egoitzaren aurrean daude goizeko 7etatik, garraioaren duintasuna, zerbitzu profesionala eta baldintza bidezkoak aldarrikatzeko, eta, aldi berean, enpresa horrek garraiolarietako bat kaleratu izana salatzeko. Azpimarratzekoa da iaz enpresak zenbait inbertsio egitera eta ADR araudira egokitzera behartu zuela garraiolaria, handik hilabete batzuetara bere konpromisoak ez betetzeko eta egun batetik bestera kaleratzeko.
“TXT despidorik Ez” leloarekin, garraiolariak TxT enpresaren aurrean egongo dira arratsaldeko lehen orduetara arte.