Cookie Consent by FreePrivacyPolicy.com

Garraiolari titulua ateratzeko epea zabalik

Apirilaren 8ra arte dago zabalik garraiolarien lanbide-gaitasun ziurtagiria ateratzeko izena emateko epea. Jaurlaritzako Garraio Sailak probak ondorengo hilabetetan egingo direla, ze eratakoa izango den eta zein gai ikasi beharko diren jakinarazi du, baina ez du adierazi momentuz azterketen data eta lekua. https://www.euskadi.eus/azterketa/2021/garraiolarien-lanbide-gaitasuna/web01-a2aztgar/eu/ orrialdean eman daiteke izena eta gai zerrenda zein azterketei buruzko beste hainbat xehetasun begiratu ere bai. Bertan argitaratuko da, non eta noiz egingo diren ere. Urtero bat egingo da erkidegoko herrialde bakoitzean. 

“Garraiolarien lanbide-gaitasuneko azterketa” gainditu beharko dute estatu barruan zein nazioartean garraio publikoan aritu nahi dutenek garraiolari titulua eskuratzeko. Bidaiarien garraioan jarduteko ere bai. Izena emateko epea zabalik dago Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailean martxoaren 15etik apirilaren 8ra bitartean. 

Euskal Autonomia Erkidegoan azterketak egiteko eguna, ordua eta lekua, eskaerak egiteko epea amaitu ondoren zehaztuko dira aipatutako webean bertan.