CCOOk eta UGTk deituta Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren aurrean elkartu dira soldatapeko garraiolariak, ekainaren 7an, ostiralean, sektoreko profesionalen erretiro aurreratua aitortu dadila eskatzeko.
Kapela zuriak jantzita, Rammstein musika taldearen “Ich will” abestiaren erritmoarekin, Jose Abascal kalea bete dute. Elma Saiz nafarrak zuzentzen duen ministerioaren aurrean egin duten protestan, garraiolarien ordezkariek adierazi dute “ondorio larriak” eragiten dituela adinean aurrera doazen garraiolarien gaitasun “urrituek”, garraiolariarentzat beraientzat eta errepideko gainerako erabiltzaleentzat; aspalditik ari direla agintariei horretaz ohartarazten.
Protestari babesa adierazi dio Kongresuko hainbat taldek, Alderdi Popularrak eta Voxek izan ezik. CCOOk eta UGTk jakinarazi dutenez, horiek ez dute eurekin biltzeko askorik ere, ez dute proposamena “inoiz” babestu.
“Guretzat, bide-segurtasuna da lehenengo gauza, eta ministerioarentzat ere hala izan beharko lukeela uste dugu”, adierazi dute CCOOko ordezkariek.